
Urtarrilaren 8an, Bilboko auzoetako udal zentroek erakusketa berriak hartuko dituzte Expodistrito erakusketei esker.
Adibidez, Abando Udal Zentroan, Pakistán, una cultura por descubrir izeneko erakusketa paratuko dute. “Pakistan herrialde bat baino askoz gehiago da: antzinako tradizio, adierazpen artistiko eta kontrasteen arragoa da, kultur esperientzia zirraragarri batean bat egiten dutena. Erakusketa honek murgiltze-bidaia batera gonbidatzen gaitu. Pakistan argazkien bidez esploratzen da eta aniztasuna eta erresistentzia nola konbinatzen diren erakusten digu, Asiako hegoaldeko panorama paregabe bat eskaintzeko”.
La Bolsa Udal Zentroan, José Manuel Zubiete Soler artistak Basa Bizitza izenekoa erakutsiko du. “Gorbeiako Parke Naturala ez da soilik paisaia, tontorrak, ur-jauziak eta abar. Bizitza asko dauka, bai parkean eta baita inguruetan ere. Bertako baso, zelai, aire eta uretan bizi diren izakien lagin txiki bat da Basa Bizitza”.
La Perreran Ahots propioak, oihu kolektiboa izeneko erakustea izango duzue ikusgai. “Komiki hauek ahanzturaren aurkako ukapena dira, istorio palestinarrak kontatzen, marrazten eta partekatzen jarraituko direla aldarrikatzen duen oihu kolektiboa, justizia iritsi arte. Bertako egileak Leila Abdelrazaq, Iasmin Omar Ata, Sara Shehadeh, Hassan Manasrah, Hamza AbuAyyash, Khaled Jarrada, Shahd Alshamali, Dania Omari, Samir Harb eta Mohammed Sabaaneh izan dira.
Begoñako Udal Zentroan, Maite Márquez Peña Alivio izenburupean bere margolanak erakutsiko ditu, eta Santutxuko Udal Zentroan, Luis Lozón de Cantelmi Medinak bere argazkiak. Azkenik, Charo Castaño Alejos margolariak bere obra erakutsiko du San Inazio–Ibarrekolanda Udal Zentroan, eta Castaños Udal Zentroan Lore Maitane Gardelle Aldazabal argazkilariak bere imajinak Synergy izenburupean.
Xehetasun gehiago: Expodistrito



