BESTELAKOAK

Donostia Zinemaldiak 60. edizioko kartelaren bila

Donostia Zinemaldiak 60. edizioko irudi ofizial izango diren kartelak hautatzeko lehiaketa antolatu du. Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetza sustatzea da, baita jaialdiaren hedapena bultzatzea ere.

Lehiaketa proposamenak aurkeztu nahi dituzten diseinatzaile guztiei irekita dago, eta herritarrek kartelik gustukoenak bozkatzeko aukera izango dute. Epaimahai batek irabazlea hautatuko du boto gehien lortzen duten lanen artean.

Honako sail hauetan aurkeztu ahal izango dira kartelok: Ofizial, Zuzendari Berriak, Zabaltegi eta Horizontes Latinos. Parte-hartzaileek nahi duten sailean aurkezteko aukera izango dute, eta gainera, nahi beste kartel aurkeztu ahal izango dituzte lehiaketara.

Lehiaketa irekia izango da, eta sarean egingo da lehen aldiz.

Kuriositatea piztu bazaizue hemen dituzue bete beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button