
Bosteko erakusketak, Ia zu zinen izenburua duen proiektuak, Bizkaiko udalerrietara (Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) hurbiltzen du sortzaile gazteen ekoizpen artistikoa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzarekin. Aste honetan, abenduaren 26tik urtarrilaren 25era arte, Basauriko Arizko Dorretxean jarriko da erakusketa, Romo Kultur Etxean izan ostean.
Identitateari eta bere eraldaketari buruzko ibilbide introspektiboa proposatzen du erakusketak, denboran eta espazioan zehar. Erakusketak izakiaren eta ia izatearen arteko mugei buruz hausnartzeko gonbita egiten du, Argiñe Ceballos, Hodei Herreros eta Sofia Mendiondoren instalazio eskultorikoak, argazkiak, testuak eta ikus-entzunezko piezak integratuz.
Paula Fuentesek komisariatuta, erakusketak bisita gidatuak, topaketa publikoak eta argitalpen baten edizioa konbinatzen ditu, areto bakoitzera egokitzen den ibilbide ibiltaria bihurtuz, obraren, espazioaren eta publikoaren arteko harreman berriak aktibatuz eta tokiko sare kulturalak indartuz.
Urtarrilaren 15ean, 18:45etan, bisita gidatua egingo da euskaraz, Argiñe Ceballos artistarekin. Eta urtarrilaren 23an, 18:30ean, bitartekaritza-saioa antolatu da Argiñe Ceballos, Hodei Herreros, Sofía Mendiondo, Paula Fuentes eta Adriana Rodríguezekin.



