
Iruñeko Udalak Egile Berriendako XXXV. Euskarazko Literatur Lehiaketan saritutako hamar lanak ezagutzera eman ditu. Aurtengo edizioko epaimahaia Castillo Suárez idazle eta euskaltzainak; Irati Iturritza Errea idazle, irakasle eta itzultzaileak eta Iosune de Goñi García idazle eta Euskal Idazleen Elkarteko kideak osatu dute.
Narrazio laburreko lehenengo saria Oscar Vergara Lacallek irabazi du, Aukera-leihoa lanagatik, eta poesiako lehenengo saria Peio Ardaiz Galek, Amodioaz, gorrotoaz eta nostalgiaz izeneko lanagatik.
Narratiba modalitatean, halaber, beste lan hauek ere saritu dituzte: Ainara Tirapu Nuinen Eperrik ez Bearentzat (bigarren saria), Sarai Robles Vitasen Ariane (hirugarren saria), Naroa Romeo Galdeanoren Sare (aipamen berezia) eta Ainhoa Ayerbe Zabaletaren Hartu nire zati bat zuretzat (aipamen berezia). Sarritutako lanek 2.500 euro, 1.000 euro eta 500 euro jaso dituzte, eta 250 euro aipamen bereziek.
Poesian, lehenengo sariaz gain, honako lan hauek ere saritu dituzte: Amaiur Ruiz Gasparren Agian mendekua poesia izanen da (bigarren saria), Iker Arriola Salazarren Palmirako Hondakinak (hirugarren saria), Izaskun Larrañaga Sánchezen Ispiluko islak (aipamen berezia) eta Saioa Alkaiza Guallarren Badudan ala nahi dudan? (aipamen berezia).



