IKUS-ENTZUN

Norena da gure hiria

Turistak eta auzotarrak: norena da gure hiria? izeneko zinema-zikloa antolatu du Manteo Bizirik elkarteak, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da osorik, urtarrila eta otsaila bitartean. Saio guztiek aurkezpena eta ondorengo solasaldia izango dute.

Zikloak Hiriek hitz egiten dute lelopean makina bat film eramango ditu Donostiara, hiri-garapenari eragiten dioten arazoen gaineko begirada alternatiboa eskaintzeko asmoz. Bertan, “gentrifikazioa, turistifikazioa, urbanismo baztertzailea edo etxebizitza eskuratzeko zailtasun kronikoa” bezalako gaiak tratatuko dituzte, beti ere, hausnarketa eta eztabaida partekatzeko asmoz, adituek dinamizatua.

Bihar bertan, hilak 8, abiatuko da zikloa, Emergent City filmaren proiekzioarekin. Nazioarte mailako prestigioa duen Alfonso Vegara urbanista izango da gonbidatua. Hurrengo saioa urtarrilaren 22an izango da: Push: mucho más que gentrificación. Bertan, Fredrik Gertten pelikulako zuzendaria egongo da.

Otsailean bi saio programatu dituzte: 5ean, Citizen Jane: Battle for the City, eta 19an, A morte de uma cidade filmekin.

Show More

Related Articles

Back to top button