
Bihar, hilak 8, Fernando Bernuések eta Mireia Gabilondok zuzentzen duten Desobedienteak 18/98 izeneko lanaren estreinaldia egingo da Bilboko Arriaga Antzokian. Hurrengo bi egunetan gaztelaniazko bertsioa eskainiko da.
“Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du. Bestetik, funtzioak bete-betean murgilduko gaitu, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren lekuko izan baikinen. Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu”.
Oholtza gainean, Miren Arrieta, Aiora Emparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, eta Omar Somai arituko dira antzezkizunean.



