
Larunbatean, hilak 10, Xilaba txapelketak finalaurrekori ekingo die. Lehena Baigorriko Plaza Xoko gelan izango da 17:00etan hasita.
Ondoko bertsolari hauek bilduko dira larunbatean: Elixabet Etxandi Goihenetxe, Haira Aizpurua Ibargarai, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Mizel Mateo Sallaberry eta Nahia Sasco Etxeberri.
Baigorriko irabazle suertatzen dena zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantatuko du urtarrilaren 31ean. Beste bertsolariak Bardozeko saioaren puntuazioaren arabera sailkatuko dira, han erabakiko baita nork kantatuko duen finaleko saioan.



