ESZENA

Aste honetan abiatuko da Antzerki Garaia jaialdia

Antzerki Garaia jaialdia urtarrilaren 9tik apirilaren 24ra bitartean izango da Ordizian eta Beasainen, eta programazioaren barruan zortzi obra izango dira ikusgai, sei euskaraz eta bi gaztelaniaz. Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.

Barikuan, urtarrilak 9, izango da lehen saioa Beasaingo Usurbe Antzokian. Txalo Produkzioak taldeak Escape Room euskarazko pieza egingo du. “Arratsalde batean, lau lagun escape room batean sartzen dira. Barrez hasiko den logika joko hau, esperientzia kezkagarri, zentzugabe eta gero eta ilunagoa bihurtuko da.”

Hil honetan, urtarrilak 23, beste saio bat ere antolatu da Ordiziako Herri Antzokian. hamahiru taldeak Etxea obra oholtzaratuko du. “Berrehun metro karratuko etxe baten aurrean aurkitzen gara. Sabai altuak, haritz egurrezko zoruak eta kaobazko ateak. Hemen ezkerretara egongela nagusia, lan prekarioaren ondoan eta aurrerago beste egongela txikiago bat inoiz lortuko ez dituzun ametsez betea. Sukaldea hor parean, bidean ahaztu zenituen lagunen jangelarekin konektatua. Bi komun, amak saldu duen etxean bezala, biak bainuontzi eta nostalgiaz ornituak. Dena oso argitsua, ez zure etorkizuna bezala. Hiriko teilatu guztiak ikusten diren hiru balkoi ditu: Itsaso, Pello eta Sebas. Gure protagonistak bezala. Sukaldean amona, etxe honen jabe, zaintzaile eta presoa. Bizitzera sartzeko modukoa. Aukera paregabea”.

Hurrengo saio guztien gaineko datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button