IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Zientzia” zikloaren bederatzigarren edizioa

Zinema eta Zientzia zikloaren bederatzigarren edizioarekin hasiko du bere urte zinematografikoa Euskadiko Filmategiak. Programa hau Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) eta Donostia Zinemaldiarekin batera antolatzen da.

Zikloa urtarrilaren 9an hasiko da eta, ohi den bezala, Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak aurkeztuko du. Etxenikek inaugurazioko filma ere aurkeztuko du: El planeta de los simios (Franklin J. Schaffner, 1968). Film horrek gizateriaren aurrerapen eta atzerapenak, eta deriba autoritarioak azaltzen ditu ondo. “George Taylor astronauta espazio-ontzi bateko tripulazioko kidea da, iraupen luzeko misio batean. Espaziontziak planeta ezezagun baten kontra jo du: lehen begiratuan, badirudi ez dagoela bizitza adimendunik.

Film hori urtarrilaren 7an ikusiko da Gasteizen, Artium Museoan; 8an, Iruñeko Golem zinemetan; 9an, Tabakaleran; eta 10ean, Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan.

Zikloaren barruan ere, The Birds (Alfred Hitchcock, 1963) film magistrala pantailaratuko da, edo The Fly (David Cronenberg, 1987) film mitiko delirantea.

Zinema eta Zientzia zikloak “betetzear du hamar urteko ibilbidea, sinpletasunez eta ekimen honen aldeko maitasun handiz, baina baita serioski ere, nahiz eta umorerik galdu ez. Hala, Irakasle zoroa (The Nutty Professor, Jerry Lewis, 1963) proiektatuko dugu. Dena baitago konektatuta.”

Xehetasun guztiak: Zinema eta Zientzia

Show More

Related Articles

Back to top button