ARTEA

“Nada” zerbait denean

BilbaoArte Fundazioak Amaya Suberbiolaren Detrás hay nada izeneko erakusketa abiarazi du uztailaren 8ra arte. Artistak “gailu digitaletan irudiak ikusteko moduan inspiratutako koadroak aurkeztu ditu, pinturaren berezko lengoaiarekiko kezka batetik abiatuta”.

Detrás hay nada izenburuak “gainjartzearen baliabideari egiten dio erreferentzia, bere pinturetan errepikatzen den motiboa, nada hori benetan zerbait dela iradokiz. Amaya Suberviolak kontzeptu horrekin jolasten du bere koadroak osatzerako orduan, zer erakutsi eta zer ezkutatu edo, beste era batera esanda, zer ez margotu aukeratuz.”

BilbaoArte Fundazioan bekadun gisa aritu da artista hori, eta tarte horretan sortu dituen lanak ikusi ahal izango dira. Erakusketak bi lan-prozesu hartzen ditu bere baitan: lehenengoa, liho gaineko olioek osatzen dute. “Aldez aurreko zirriborroak sortzeko, artistak hainbat leiho irekitzen ditu bere artxibo pertsonaleko irudiekin, bere interesen arabera gainjarriz, handituz eta ordenatuz.” Bigarrenean akuarelaz eta gouachez edo olioz egindako mihiztadurak ikusi ahal dira.

Erakusketarako katalogo bat sortu da, eta bertan, obrari ematen zaio protagonismoa. Izan Sampedrok (Mal Estudio) diseinurako lana egin du, eta Jorge Islak argazkiena. Testuak Pablo Merchantek, Luis Candaudapek eta Mikel del Riok sinatzen dituzte.

Amaya Suberviola (Mendavia, 1993) Bilbon bizi eta lan egiten du. Artean Graduatua da, pintura eta grafikako espezialitatearekin, eta Pinturako Masterra (UPV/EHU) ere burutu du. Bere obra SC Gallery eta Galería Lumbreras (Bilbo), El Chico (Madril) edo Marian Cramer Projects (Amsterdam) galerietan erakutsi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button