BERTSOTAN

2014ko Xalbador Eguna asteburu honetan

Deiadarra taldeak antolaturiko aurtengo Xalbador Egunean, Xalbador eta Pierre Bordazarre Etxahun Iruriomenduko dira asteburu honetan,  urriaren 18 eta 19an dira, Urepelen.

Bihar bertan hasiko dira ekitaldiak arratsaldeko 19:00etan. Ordu horretan, besteak beste, Ronnie Lynn Mississippiko artzaina piano-jotzailearen eta Jean Mixel Etxekopar kantariaren Transhumanzia kantaldia berezia izango da Urepeleko elizan.  Eta kantaldiaren ondoren lagun arteko afaria izango da.

Urriaren 19ko egitaraua honako hauxe da: Goizean goiz, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko. Geroago, Mixel Bedaxagar, Allande Etxahun, Luxi Etxekopar eta Mixel Etxekopar arituko dira Etxahun Iruriz mahai-inguru batean.

Ondoren, Larraineko dantzariak, plazan eta herri kirolak, Donazaharre (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin.

Eguerdi aldean, Etxahun Iruriren omenezko bideo emanaldia, eta arratsaldean, Ibai Kanpo eta Joanes Etxeberria bertsolari zubetorrak arituko dira. Ondoren, Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea Joxe Mari Iriondo izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button