ARTEA

Urte berriarekin bat eginez “Expodistrito” erakusketa ibiltari berria, Bilbon

Expodistrito Bilboko Udalak antolatutako erakusketa deszentralizatuen zikloaren edizio berria gaur, urtarrilaren 11an, abiatuko da.

Expodistritok Bilboko auzoetara, Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda eta San Frantziskoko Udaltegien bitartez, erakusketak eramaten ditu, artista hasiberrien lana jendaurrean aurkezteko eta dagoeneko ezagunek diren beste batzuen erakusleiho izateko xedez.

2022 berri honetan margolaritza eta argazkigintzako bost proposamenekin eta beste teknika batzuekin dator proposamena, eta martxoaren amaierara arte gozatu ahal izango da, doan.

Bilboko Udalaren programa honetan parte hartzen duten artistak Javier Lesaka (margolaria), Ana Isabel Portillo (margolaria), Beart Elkartea (margolaria), Marta Garcia Suso (argazkilaria) eta Jose Paredes Matias (margolaria) dira.

Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak Udaltegietan bertan, barrutietako kultur-programazioa jasotzen duen webgunean eta 010 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button