EMAKUMEA

“Emakumeek zientzia egiten dute” zikloa

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Emakumeek zientzia egiten dute zikloa hartu du azaroan, emakumearen eta zientziaren paradigmari ikuspegi desberdinetatik heltzeko.

Hitzorduak ostegunetan izango dira, 7, 14, 21 eta 28an hain zuzen ere, eta hainbat zientzia-eremutan erreferenteak diren emakumezko figurak izango ditu. Emakume hauek Bidebarrieta Kulturgunera hurbilduko dira, zientziaren ikuspegiak protagonista izango dituzten jardunaldiak partekatzeko.

Lehen saioan, hilaren 7an egin zen, eta Adimen artifiziala matxista al da? gaia jorratu zuen Lucía Ortiz de Záratek. Hilaren 14an, Desirée Mena Tudelak Indarkeria Obstetrikoa, erditzea gurea al da? izeneko hitzaldia egin zuen.
Azaroaren 21ean, Ana Sedeño Valdellós adituak Emakume zientifikoaren imajinarioak eta irudikapena zineman gaia jorratuko du.
azken egunean, hilak 28, Elisa Sainz de Murueta arituko da gai honetaz: Klima-Aldaketara egokitzen. Klima-aldaketari aurre egiteko, erregai fosilen erabilerarekin lotutako emisioak nabarmen murriztu behar dira, baina ez da nahikoa izango. Klima-aldaketaren inpaktu asko nabarmenak dira dagoeneko, eta egokitzapen-neurrien bidez aurre egiteko prestatu beharra dago. Hitzaldi honetan, arrisku klimatikoak murrizteko abian jartzen ari diren neurri batzuk errepasatuko dira, baita ematen dituzten onurak eta egokitzapenak oraindik konpondu behar dituen gai batzuk ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button