Bilboko Udalak, aurten ere, emakume migratzaileek eta/edo migratzaileen ondorengoek Bilboko bizitza sozial eta publikoan duten presentzia aitortu nahi du. Horretarako, Bilboko emakume migratzaileen aintzatespenaren VI. ediziorako deialdia egin du.
Bilboko Udaleko Immigrazio Kontseiluak (ITK) sustatutako ekimenaren bidez, azpimarratu nahi da emakume horiek hainbat eremutan egiten duten ekarpena, baita erreferentziako agertokiak eta aniztasunaren aintzatespena egin.
Hautagaitzak 6 kategoriatan aurkeztu ahal izango dira (emakume eragilea, emakume ekintzailea, emakume politikoa, emakume artista, emakume zientifikoa eta emakume gaztea). Horrela, emakume migratzaileek profesional, lider, pentsalari, politiko, ekintzaile, beren familia eta sareentzako ongizate eta garapeneko funtsezko eragile gisa betetzen duten funtsezko zeregina aitortu nahi da.
Bilbon, emakume eta gizon migratzaile ugari bizi dira eta egiten dute lan bertan, eta askok harrerako bizitoki gisa duten uri honen garapenean laguntzeko indar eta ekiteko gaitasun handia dute, baita beren jakintzak, kultura edo indarguneak eskaintzeko gogo handia ere.
Hautagaitzak bi modutan aurkeztu ahal izango dira. Alde batetik, entitate, elkarte, fundazio koordinatzaile, federazio, enpresa, ikastetxe eta abarren bidez, eta bestetik, nork bere burua aurkeztuta. Kasu honetan, hautagaitza emakume migratzaileak berak aurkeztuko du, betekizunak betetzen dituela uste badu; hautagaitza zein kategoriatarako aurkezten duen adierazi beharko du (kategoria bakarra proposa dezake). Hautagaitza-modalitate horretan, erakundeen bi abal aurkeztu beharko dira, eta horietako bat Inmigrazioko Udal Kontseiluko kide den elkarte batek eman beharko du.
Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 15era arte izango da, eta online bakarrik egin ahal izango da, Bilboko Udalaren webgunearen bidez.
Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Saileko zinegotzi ordezkaria, Iñigo Zubizarreta; ITKko ordezkari soziala, Milagros Acea, Sierra Maestra – Euskadiko Komunitate Kubatarra elkartekoa; eta Sortzen elkarteko zuzendari Norma Vázquez psikologo eta feminista.