EMAKUMEA

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Bilboko gizarteak berriro ere publikoki adierazi du hiriak indarkeria matxistaren aurka duen jarrera kolektiboa, Bilboko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, azaroak 25, ospatzeko egin duen Irakurketa Parte-hartzailearen bidez. Irakurketa Azkuna Zentroan izan da, non genero indarkeriaren eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurkako testu eta argitalpen, poema, diskurtso eta abestien zatiak interpretatzen zituzten ahotsak entzun ahal izan diren.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da ekitaldiko buru, eta bera izan da indarkeria matxista gaitzestu duen lehena, EUDELek -Euskal Udalen Elkartea- proposatutako adierazpena irakurrita. Harekin batera, testuak irakurri dituzte Bilboko eta Bizkaiko gizarteko hainbat esparrutako ordezkariek, hala nola Itziar Urtasun Berdintasun zinegotziak; hainbat alderdi politikotako zinegotziek; Berdintasunaren aldeko Emakumeen Udal Kontseiluko, Immigrazioaren Udal Kontseiluko, Haur eta Nerabeen Udal Kontseiluko, Erlijio Aniztasunaren Mahaiko eta Merkatarien Elkarteetako kideek; Bizkaiko Batzar Nagusietako, Osakidetzako, Bizkaiko Psikologia Elkargoko, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko eta Bilboko Elizbarrutiko ordezkariek.

Ekitaldian Garazi López de Armentia, Olaia Valle eta Ane Zapirainen dantza emanaldia eta Carla Sevillaren musika izan dira, baita Maria Urcelayren bakarrizketa ere. Bi ikuskizunak gaurkotasunarekin lotu dira eta hausnarketara eta ekintzara bultzatu ditu.

Urtero bezala, azaroan, Bilbo morez tindatu da egun hauetan, emakumeen aurkako indarkeriaren gaitzespena adierazteko. Ostiraletik, leku enblematikoetak lilaz argiztatu dira, hala nola Casilda Iturrizar Parkeko iturri zibernetikoa, Abandoibarrako kale-argiak eta Txurdinagako Europa Parkeko tunela; eta bi gau hauetan, azaroaren 24an eta 25ean, Udalak ere bat egin du.

Gainera, hiriko beste eraikin batzuek Puntu Lila instalatu dute fatxadetan, pantailetan edo beste euskarrietan, eta kanpainara atxikitu dira, besteak beste, Barrutiko Udal Zentroak, Turismo Bulegoa (Terminus eraikina), Arriaga Antzokia eta Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button