MUSIKA

Jesus Mari Agirretxeak (KEU) "Denbora Vs Kantuak" izeneko lana aurkeztuko du gaur

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrez gain, pop-aren melodia borobilak dagoeneko berezkoak ditu eta ahotsarekin lanketa sakona egin du. Ez da harritzekoa, hortaz, kantu txiki-handi ederrak erditu izana. Are gehiago, hurbileko melodia horietako batzuk folk eta jazzaren arteko etxe-giro goxoan egokitu ditu. Baina badira, pop-rock xuxurlatuan; eta baita Rio Grandeko mugaldean zein Mississipi ertzeko arrainak harrapatzen idatzitakoak ere.

CDan formato akustikoan grabatutako hamar kantu berri daude, baxu, perkusio intimista eta tarteka haize instrumentuak ere bidelagun dituela. Eta horien maletatan istorio xumeak, egunerokotasunetako gogoetatik ateratakoak, hurbilekoak.
Horretan, Mikel Etxaburuk, Aitor Goenagak eta Kirmen Uribek lagundu dute zenbait kantutan.

DVDari dagokionez, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertu akustikoa jaso dute, soinu eta irudi kalitate ederra duena.

Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button