BESTELAKOAK

Argazkineta, Bilboko auzoetan zehar hiritarren oroitzapenak biltzen dituen furgoneta bueltan da

Aste honetatik aurrera eta azaroaren 2ra arte, Argazkinetak San Adrian auzoan zentratzen den materiala jasoko du. Bertan, auzo honetako argazki zaharrak edo edonolako materialak partekatu nahi dituzten pertsonen zain egongo da: argazkiak, diapositibak, negatiboak, filmak, audioak eta gainerako materialak, 2000. urtea baino lehenagokoak. Ekarritako materiala bertan digitalizatuko da eta etxera bueltan eraman ahal izango du jendeak.

Proiektu hau Bilboko auzoetako memoria mantentzeko ideiarekin hasi zen, eta hau jada zazpigarren edizioa da. Oroitzapenen bilketa bat da, auzoen eraldaketa ikusteko jarduera artistikoa eta Bilboko artxibo historikoa aberasteko modu bat.

Materialak igortzeko, San Adrian etorbidean egongo da kokatuta Argazkineta, 17. zenbakian, postontziaren ondoan, gaurtik aurrera urriaren 23ra, ordutegi honen barruan: 11:00 – 14:00 eta 16:30 – 20:30. Urriaren 24etik azaroaren 2ra arte aldiz, La Floresta parkean egongo da goizeko eta arratsaldeko ordutegi berean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button