MUSIKA

“Musikaste”, euskal musikaren astea, Errenterian

Musikastek bere 48. edizioa ospatuko du datozen egunotan Errenterian, COVID19ren pandemiak markatutako edizio batekin. Ekimenaren helburuak garai guztietako euskal konpositoreen musika ez hain ezaguna aurkeztea da, antzinako musikatik autore klasikoen musikara, gaur egungo konpositoreei babes berezia emanez. Jose Luis Ansorena jaialdiaren sortzailearen oroimenari eskainiko zaio, 2019an hil baitzen.

Hitzordua maiatzetik urrira aldatu behar izateaz gain, programazioak ere aldaketak jasan ditu eta, tamalez, errepertorio sinfoniko koralari eskainitako jardunaldia bertan behera gelditu da.

Aurtengo edizioaren lehen zitan, Xare Laborategiaren eskutik, nazioarteko musikagile sendoenek osatutako programa aurkeztuko da, “musika sorkuntzak Euskal Herrian duen egoera bikainaren erakusgarri”. Kontzertu hori urriaren 16an izango da, Niessen Kulturgunean.
Asteko bigarren kontzertua (larunbatean, hilak 17, Niessenen) Luis de Pabloren irudia goraipatzeko izango da. Igandean, hilaren 18an, Errenteriako Udal Musika Bandaren txistu kontzertua programatu da.

Datorren asteko ostegunean, hilaren 22an, Niessen Kulturgunean, Ganbera Musika kontzertua Urval Ensemble taldeak eskainiko du, Gorka Hermosa akordeoi jotzailearekin eta Jon Maia bertsolariarekin batera. Khantoria antzinako musika taldeak ere kontzertua eskainiko du ostiralean, urriak 23.
Eta edizio berezi honi amaiera emateko, Jose Luis Ansorenari omenaldia egingo dion abesbatzen eguna ospatuko da. Hitzordu horretan, proiekzio handia duten Errenteriako lau abesbatza bilduko dira: Karnaba Otxotea, Zaria Koru Eskola, Landarbaso Abesbatza eta Ansorenak sortutako Andra Mari Abesbatza.

Xehetasun guztiak Musikastek ditu

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button