MUSIKA

Occhi Di Farfallak LP formatuan argitaratu du “Lerroetatik ihes”

Occhi Di Farfallak, laukote bihurtuta eta formatu elektrikoan, Lerroetatik ihes lana argitaratu zuen iragan maiatzean. Bada, orain lan hori LP formatuan dago eskuragarri.

“Uda amaitu denean, LP formatuan iritsi zaigu diskoa eta zuzenean arituko gara berriz ere”, iragarri du taldeak. Kontzertuotan, baina, aldaketa bat izango dute formazioan, ohiko bateria-jotzailea Kanadan baitago SNFU hardcore talde mitikoarekin jotzen. Haren ordez, Jon Albixu (Humilitate, Folkcore…) arituko da Occhi di Farfallan.

Gaur bertan, Eibarko Beleko tabernan izango dira; bihar, halaber, Zarauzko Torreoian; eta urrian beste bi kontzertu izango ditu: 1ean, Ondarroako Argia Egunean, eta 28an, Tolosako Bonberenean.

Miren Aranguren eta Hodei Estebanek (Estricalla, Erantzun, Humilitate…) osatu zuten Occhi Di Farfalla 2013an, emanaldi akustikoak egiteko asmoz. “Rock kantuak, formatu akustikoan eta begirada feministarekin abesten hasi zen bikotea”. Makina bat kontzertu egin zituen bikoteak, tartean, bi bira Europan barrena. Orain, berriz, laukore elektriko formatuan aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button