ARTEA

"Hitzaren Itzalak" erakusketa ikusgai Elorrioko kultur etxean

2006 eta 2007 urteetan Juan Ramón Makuso, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxoteko idazleek hiru poema liburu argitaratzeko batu ziren. Elkartasun horretatik Hiri gozarre, Zaldi Hustuak eta Goizalbaren argitan olerki liburuak kaleratu zituzten.

Imanol Larrinaga pintoreak olerki horiei buruzko ilustrazioak egin zituen eta hiru liburuen barruan agertu ziren.

Sormen harreman honetatik erakusketa bat egitearen beharra sortu zen eta ondorioz, Hitzaren itzalak ekimena abian jarri zen.

Erakusketak ikusmena, entzumena eta irakurketa batzen ditu. Forma eta koloreak, ahotsa eta musika eta idatzizko poemak bateratuz.


Elorrioko Udalaren Kultur Sailak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button