BESTELAKOAK

Loraldia Eskolako proiektu hezitzailearen emaitza ikusgai

Loraldia Kultur Elkarteak Eskola proiektua bideratzen du ikasturtero. Bost proiektu eskaintzen ditu eta izena ematen duten ikastetxeetan bideratzen dira. Helburuak ezagunak dira: euskal kultura garaikidea ezagutaraztea; kulturarekiko atxikimendua lantzea; euskararen erabilera sustatzea; sormena suspertzea; eta baloreak lantzea.

2021-22 ikasturtean lau herritan burutu dira Eskolako proiektuak: Zornotzan, Igorren, Gernikan eta Mungian. Orain, bertan egindakoa erakusteko garaia heldu da. Hortaz, maiatzaren bukaeran eta ekainaren hasieran hiru herritan mota ezberdinetako ikuskizunak egingo dira.

Gernikako Allende Salazar Eskolako eta Seber Altube Ikastolako HH5 urteko 130 haurrek parte hartu dute aurten Ttipia proiektuan, non margoa, eskultura, marrazketa eta argazkigintza nahasten diren.
Igorreko Inazio Zubizarreta Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako 60 ikasleak Lore-jokoen proiektuan murgilduta ibili dira pastoral gaurkotu baten ikuskizuna sortzeko asmoz. Mungiako Bentades ikastetxea ere lanean ibili da, eta emaitza bi pastoraletan gauzatuko da: Mungiako bonbardaketa eta Lauaxeta. Eta bertan ere, 100 ikaslek 7 kantu, 7 lur, 7 konexio, kantua eta euskal kantagintzaren transmisioa eta dramatizazioa lantzen dituen proiektua garatu da.

Beste aldetik, Loraldia Eskolak izen-emate epea zabaldik du, interesaturik dauden ikastetxeek 2022-23 ikasturtean proiektu hauetariko edozein garatzeko eskaera bideratzeko. Maiatzaren 25era arte izena emateko epea zabalik egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button