ARTEA

Aby Warburg historialariaren lan bat euskarara ekarria

Sans Soleil Edizioak argitaletxeak Aby Warburg arte historialariaren Sandro Botticelliren Venusen jaiotza eta Udaberria liburua plazaratu du.

Liburua Iraitz Urkulok itzuli du, eta Ismael Manterola Ispizuak eta Rafael García Mahíquesek hitzaurrea eta sarrera egin dituzte, hurrenez hurren.

Liburua Txinpartak saialaren barruan argitaratu da, eta editoreek jakinarazi dutenez, “Sans Soleil argitaletxearen eskutik, arte gaiei buruzko erreferentziazko lanak euskaraz argitaratzen dituen bilduma da (Txinpartak)”.

Liburuaren harira, ondokoa azaldu du argitaletxeak: “Warburgek Udaberria eta Venusen jaiotza, Sandro Botticelliren (1445-1510) bi obra piktoriko nagusiak, Antzinateko eta Italiako lehen Errenazimenduko artearen argitan aztertzen ditu, antzekotasunak nabarmenduz eta eraginak salatuz”.

Horrekin batera, Sans Soleil argitaletxeak iragarri du, sail horren baitan, Walter Benjamin autorearen artikuluen bi antologia argitaratu nahi dituztela, urte amaieran; horretarako, Crowdfunding kanpaina abiatu dute: vkm.is/wbenjamin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button