BESTELAKOAK

Leku-izenak eta bordariak

Pamielak bi lan interesgarri bezain original kaleratu ditu egunotan: Bakaikuko leku-izenez hausnarrean,  Jesus Ondarrak idatzita, eta Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925), Patziku Perurenak egina.

Lehen lanean, Pamielak dioenaren arabera, “egilearen asmoa bere belaunaldira bizirik etorri diren toponimo guztiak biltzea izan da; baita izenak ulergarri egitea (esanahia) ere, dagokien lekuarekin lotuz, atzera berriz erabilgarri bihur daitezen, gaurko bakaikuarrek, gazteago izan eta areago, ahazturik baitauzkate izen asko. Artxiboak arakatuz, batik bat Nafarroako Artxibo Orokorreko dokumentuak XVI. mendetik hasita, lekuetan oinez ibiliz, lekuen geografia eta historia –izenen historia (aldaerak)– aztertuz, leku-izenen bilakabidea eta esanahia zehaztu nahi izan da”.

Bigarrenean, Perurenak datu kuriosoak eman nahi izan ditu borden inguruan: “Leitzan bordarik zaharrena 1614 aldekoa da: Franki, Manuel Lasarte bertsolari haundia jaio zenekoa; eta 1726ko etxe erroldan 69 bordari ageri dira, nor bere bordan bizi dena familian; eta gezurra badirudi ere, lau ardiborda besterik ez. (…) mila datu zehatz, interes haundiko ikerlan honek jasotzen dizkizunak, 1427tik 1925era arte, etxe bakoitza bere bordarekin uztartuz, Patziku Perurenaren estilo bizi eta jostarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button