BESTELAKOAK

Belarritxar kontzertu didaktikoa

Bilboko Campos Antzokian izango da hitzordu berezia, izan ere, asteazken honetan Belarritxar izeneko kontzertua eskainiko da bertan, 17:30ean eta 19:15etan.

Familiari begirako kontzertu bat antolatu du Bilboko Musika Eskolak, gurasoak eta txikienak ondo baino hobeto pasa dezaten.
Belarritxar, Musikaren bidaia obran, Belarritxar maitagarriaren abenturak kontatuko dira modu musikatuan, horrela umeak erakarri nahi dira musikaren mundura.

Belarritxar maitagarri tristea da, udaberria eta bestean poztasuna ez zaizkio interesatzen. Ez daki kantatzen eta gainera, belarri txarra dauka horretrako. Belarritxarrek ondo ikasteko umeen konplizitatea bilatuko da, soinu diferenteak kokatzen eta abesten. Fantasiaren munduan, soinuak entzungo dira,… euriarena, herensugearena edota piano baten akordeak ere bai.
Argi eta soinu berezi hauek direla medio umeak musikarekin bat eginez, istorio eder bateko protagonistak bilakatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button