ESZENA

Sleepwalk Collective-ren “Karaoke” BAD-en

Gaur, 19:00etan, BAD jaialdiak, eta La Fundicion aretoak erabateko estreinaldi baterako gonbitea luzatzen dute: Sleepwalk Collective-ren Karaoke performance lana.

Sleepwalk Collective zuzeneko arte eta antzerki esperimentaleko konpainia da. Antzokietarako eta gune alternatiboetarako esperientzia eszeniko intimoak sortzen ditu, bai Espainian bai Britainia Handian.

Adierazkortasunik gabea eta gatzgabea, Karaoke maitasunari eta bonba atomikoari buruzko bi antzezlari eta oroiterazle batentzako ikuskizuna da. Ohiko karaokeak bezala funtzionatuz, testua eta ekintza pantailan irakurri eta publikoarentzat zuzenean proiektatuz, ikuskizuna lotsagabeki zinikoa edo patetikoki zintzoa den antzerki-izaeraren kontrako ariketa da.

Konpainiak XXI. mendearen bigarren hamarkada hasiberri honetako plazerei eta etsipenei buruz egindako hainbat lan eszenikoren bigarren atala da Karaoke. Lehen atala, El entretenimiento BE Festival eta Escena Contemporánea jaialdietan estreinatu zen, eta hirugarren atala, Doméstica garatzen ari dira gaur egun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button