IKUS-ENTZUN

Donostiako Beldurrezko Astean izena emateko epea zabalik da

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXVI. astean parte hartzeko epea irailaren 1era arte dago zabalik. Aurtengo jaialdia urriaren 31 eta azaroaren 6a bitartean egingo da.

Beldurrezko Astera film laburrak eta luzeak aurkez daitezke. Bi kasuetan, aurkeztutako filmak beldurrezkoak edo fantasiazkoak beharko dute izan, eta 2014ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak.

Laburrak gehienez 30 minutukoak izango dira, eta luzeak, berriz, 30 minututik gorakoak. Laburren atalean, sei sari banatuko dira. Filmak Festhome eta Movibeta plataformen bidez aurkeztuko dira.

Izen-emateari buruzko xehetasun guztiak: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button