ESZENA

“Arestiren Nazioa, Antzerkia” liburua aurkeztuko dute Donostian

Apirilaren 4an, Donostiako Tabakalerako Kutxa Espazioko Plazan, 18:30etik aurrera, Arestiren Nazioa, Antzerkia obra aurkeztuko du EHAZE-Antzerkizale elkarteak solasaldi baten bidez. Bertan Karlos del Olmo (liburuaren egilea) eta Jaime Valverde (EHAZE) bilduko dira. Ondoren Mikel Martinezek Gabriel Arestiren Euskal Teatro berri baten beharra hitzaldia dramatizatuko du.

Liburu horren hitzaurrean, Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi dira “metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez irudikatzen eta antzeztokira eramaten saiatu zela Aresti. Bestela esanda, Arestik aldarrikatzen zituen gizartea, nazioa, hizkuntza eta kultura, nonbait, idazlearen idazketa dramatikoan mamituta agertzen direla erakustea da liburuaren helburuetako bat”.

EHAZE-Antzerkizale elkarteak aurretik, martxoaren 16an, Dejabu panpin laborategiaren Arrastoak liburua aurkeztu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button