LITERATURA

Santi Leone Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketan saridun

Koro Navarro, Fernando Rey eta Karlos Zabala itzultzaileek osaturiko epaimahaiak Santi Leone iruñearrari eman dio saria aurkezturiko 38 lanen artean. Santi Leone Puncel (Iruñea, 1972) Historian doktorea da, historialari lanak egin ditu, zutabeak ere idazten ditu euskal prentsan eta irakaslea da Hizkuntza Eskolan.

Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Mario Vargas Llosa idazle peruarraren Pantaleón y las visitadoras eleberria euskaratu beharko du Leonek, eta 2011 honetako amaiera baino lehen emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk, Kutxaren laguntzaz, Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta geroztik idazle famatu asko euskaratu dituzte euskal itzultzaileek (Imre Kertesz, J.M. Coetzee, Elfriede Jelinek, Harold Pinter, Orhan Pamuk, Herta Müller, eta abar).

Prentsa-Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button