LITERATURA

Nikola Madzirov eta Harkaitz Cano idazleak, Bilbon

Nikola Madzirov (Strumican, Mazedonia, 1973) eta Harkaitz Cano (Lasarte, Gipuzkoa, 1975) idazleek literatura irakurraldia egingo dute gaur, maiatzak 14, Bilboko Kafe Antzokian, 20:00etan.

Madzirov poeta da. Bere poemategiek hainbat sari jaso dituzte. Orain Espainiako Pretextos argitaletxeak bere poema liburua argitaratuko du gaztelaniaz: Lo que dijimos nos persigue. Izan ere, bere olerkiak 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira, eta Mazedoniako antologia zenbaitetan agertu. Canok Alemaniako Munich hirian ezagutu zuen Madzirov, eta Mazedoniakoaren hamar bat poema ere euskaratu ditu.

Poeta ez ezik, saiogile eta itzultzailea ere bada mazedoniarra. Bere poema liburuek hainbat aipamen jaso dituzte, tartean, Europako Hubert Burda (2007an) edo Mazedonian ematen den Miladinov Anaiak (1999an).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button