LITERATURA

Toti Martinez de Lezearen bi liburu plazaratu ditu Ereinek

Iragan astean Toti Martinez de Lezea idazleak bi liburu berri aurkeztu zituen. Batetik, Nur eta alfonbra hegalaria, haur eta gazte literaturako Nur sailaren baitan, eta bestetik, Veneno para la Corona, mendekuz eta intrigaz betetako eleberria. Biak ala biak Erein argitaletxeak plazaratu ditu.

Oraingoan, Nur Damaskora, Siriako hiriburura, jaongo da bere gurasoekin. Nurren aita han jaioa da, eta urte luzeak eman ditu hara itzuli gabe. Hiri zaharreko kaleetan hara eta hona ibiliz, zokoan sartuko dira, azoka tradizional handian; eta han, gozoki, urrin, xaboi eta janari-gozagarrien artean…, alfonbra-denda misteriotsu, magiko bat aurkituko dute Nurrek eta bere lehengusuek.

Bestalde, Veneno para la Corona helduen literaturako eleberri historikoa da. Istorioa 1452. urteko martxoan gertatzen da. Nafarroatik Siziliara, Aragoi, Katalunia eta Napolitik igarota, istorioak intrigaz beteriko benetako garai latza islatzen du, non pozoia erabiltzea ohitura hedatua zen etsaiak eta etsaiak ez zirenak hiltzeko.

Martinez de Lezea Gasteizen jaioa 1949an, Bizkaiko Larrabetzu herrian bizi da. Hogei urtez, testu teknikoen itzultzaile-lanarekin batera, antzerkirako eta telebistarako lana tartekatu ditu; horrez gain, telebistan haurrentzako mila programatik gora idatzi eta zuzendu ditu. 1998ko azaroan bere lehenengo eleberria, La calle de la Judería, harrezkeroztik, idazle oparo bilakatu da. Nobela historikoa jorratzen du batik bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button