BESTELAKOAK

“Euskal Esamoldeen Erronka” ekimenaren hirugarren edizioko sariak

Botaba, Euskal Esamoldeen Erronkaren hirugarren edizioaren sari banaketa Durangoko Azokako Landako Guneko Areto Nagusian egingo dute, abenduaren 6an, 14:00etan.

Pozik agertu dira antolatzaileak, izan ere 60 bat bideo aurkeztu dira inoiz baino gazteagoa izan den lehiaketara, eta gainera Euskal Herriko hainbat lekutatik: Donostia, Gasteiz, Hondarribia, Ermua, Ondarroa, Bilbo, Iurreta, Pasaia, Gernika, Eibar, Ordizia, Zaldibia, Arama, Sopela…

Lehiaketa hasi aurretik, beroketa-fasea martxan jarri zen urrian, parte-hartzaileek, jolasean ondo pasatzeaz gain, lehiaketan nola parte hartu behar den ikasteko. Fase horretan, Last Tourren eskutik beste behin ere, Donostia Festibalerako lau sarrera irabazi ditu Hondarribiko @mala48177 taldeak enterru zibila egin esamoldea antzezteagatik eta Iurretako @_pauleazpi_ lehiakideak, berriz, pertsonalizatutako Mr. Euskaldun produktuak eskuratu ditu jota egon esamoldearekin.

Sari nagusia Sopelara joan da. Lehiaketako epaimahaiak Garoa Lopezortega izendatu du irabazle nagusi beheak behera etorri eta lau-zortzi egin esamoldeekin egindako bideoagatik. Sari nagusiaz gain, esamolde originalena ere saritu dute. Bilboko @intxaurrondohandia taldeak irabazi du, intxaurra hausteko harri egokia aurkitu esamoldearekin. Leaktibaik eskainitako lau lagunentzako abentura-esperientzia batekin gozatzeko aukera izango du taldeak. Eta gainera, lehiaketara aurkeztutako lehenengo hamar parte-hartzaileen artean Bilbao BBK Live-erako lau sarrera zozkatu dituzte, Porru eginda esamoldearekin Ermuko @igpermua taldeak egindako bideoak irabazi ditu sarrerok.

Diogun bezala, sari-banaketa ekitaldia Durangoko Azokan egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button