ARTEA

Antxon Hernandez argazkilariaren eskailerak, Zarautzen

Antxon Hernandez (Donostia, 1958) argazkilariak eskaileren inguruan ardaztutako erakusketa paratu du Zarauzko Photomuseumen, ekainaren 28ra arte, Eskailera, denboran eta espazioan  izenburupean.

Antonio Ruiz Barbarin arkitektura irakaslearekin burututako proiektu editorial baten du jatorri erakusketak, izan ere, duela bi urte,  Hernandezek eta Ruizek Setenta escalones. La escalera en el tiempo y en el espacio argitaratu zuten elkarlanean. Aurretik, Madrid mira sus estatuas liburua plazaratu zuten. “Bai arlo pertsonalean, bai profesionalean guztiz esperientzia atseginak izan dira biak”, dio arkitektura irakasleak.

Argazkilariaren lanaren harira, berriz, honakoa azaldu du Ruiz irakasleak: “Antxonen lanaren mamia: espazio ikusezina ikusgai egitea, espazio arkitektoniko txiki eta handietan jasotzen dena, segur aski arkitektura-lanetan izaera handiena ematen duena: Eskailera”. Bada, Hernandezen argazkiak argiak eragindako zuri-beltzeko espazio arkitektoniko orekatsuak dira, argi eta itzalekin konposatuak, baina batez ere, itzalekin eraikiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button