BERTSOTAN

Etxepare Rap proiektuaz

Imanol Epelde sortzaile zarauztarra izango da Hitzetik Hortzera saioaren protagonista, larunbatean, ETB1en.

Etxepare Rap proiektuaren sortzailea da Imanol eta, saioan berak azalduko du zertan den ekimena, eta proiektuaren hastapenez, helburuez eta abestien sormen prozesuaz ere arituko da bertan.

Euskara irakaslea da Imanol Epelde, baina irakasle berezia. Ikasleekin euskal literaturako testuak irakurtzen ari zela etorri zitzaion musika gehituz letra horiek beste modu batean lantzearen ideia. Horrela sortu zen Etxepare Rap. Autore garrantzitsuen testuak hartu eta kantu bihurtzen ditu zarauztarrak, tartean, hainbat bertsolariren testu eta bertsoak ere bai.
Zarautzen, berak kontzertuetarako entseguak egiteko erabili ohi duen lokalean egin da elkarrizketa.
Hamaika abesti batzen ditu dagoeneko Etxepare Rap proiektuak, eta datozen garaietarako ere ideiak baditu irakasle zarauztarrak.

Horretaz eta gehiagoz aste honetako Hitzetik Hortzera saioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button