
Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa hasita dago eta lehen saioa ere jokatu da.
Bertsolari Gazteen BBK sariketa taldekakoa izango da aurten ere, ohiko moduan. Multzo bitan banatuko dira: gaztetxoak eta nagusiak. Gaztetxoak (A) 18 urtera arte, hirukotean arituko dira eta zortzi taldek hartuko dute parte. Eta Nagusiak (B) 25 urtera arte, bikotean, eta bost bikote arituko dira.
Guztira lau kanporaketa izango dira, gero bi finalaurreko eta finala. Finala abenduaren 5ean jokatuko da Zornotzako Zelaieta Zentroko audiotorioan.
Saio bakoitzean puntu gehien batzen dituen multzo bakoitzeko bikoteak egingo du aurrera.
Diogun moduan, Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketa martxan da. Ari garela, ari garela eta Lamerako okasientiek taldeak aritu dira lehen saioan eta Ari galera, ari garela izeneko taldeak lortu du aurrera egitea. Honek Mungiako finalaurrekoan kantatuko du, azaroren 17an.
				
					


