ARTEA

Love me tender

Laurita Siles, Zuhar Iruretagoiena, Rosa Parma, Sahatsa Jauregi eta Noelia Gallardoren dira Love me tender erakusketan parte hartu duten artistak.

Hortaz, Laurita Silesek lekuen egoerak nortasunen eraikuntzan duten eragina aztertzen du, bere izaera hibrido, mestizo eta nomada goraipatuz. Zuhar Iruretagoienak, zaurgarritasunak ematen digun hauskortasunera garamatza, baina sentimentaltasunari biderik eman gabe.
Rosa Parmaren irudi misteriotsu eta kezkagarriek beraien anbiguotasunetik dei egiten digute. Sahatsa Jauregik gustuaren mugei buruzko galderak egiten dizkio bere buruari, eta hizkuntza da Noelia Gallardoren interesgunea, hitzak irudi bihurtuz.

Bost artistok, Noelia Gallardo, Zuhar Iruretagoiena, Sahatsa Jauregi, Rosa Parma y Laurita Siles; Patxi Azpillaga, EHUko Bizkaiko Campuseko Unibertsitate Zabalkuntzako zuzendaria eta Concepción Elorza, Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta erakusketaren koordinatzailea egon ziren inaugurazioan.

Love me tender EHUko Liburutegi Nagusiko erakusketa aretoan ikusi ahal izango da uztailaren 2ra arte.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button