MUSIKA

“Eskilarapeko soinuak” zikloaren barruan, Birkit

Gasteizeko Oihaneder Euskal Etxean Eskilarapeko soinuak zikloak aurrera darrai, eta makina bat musikari pasatu ostean, gaur, azaroko emanaldian Birkit izango da bertan.

Birkite Alonso gasteiztarrak Bilbon egin du musika ibilbidea 2002an Eorann (rock/post-rock) taldea sortu zuenetik 2010ean Red Carmine (indie/shoegaze) bere bigarren taldea banatu zen arte. Bost urteko etena egin ondoren Emen izeneko lehen bakarkako lana autoeditatu zuen 2017ko abenduan, gitarra elektriko hutsean, Iñaki Alonsok  Gasteizko Sonora estudioan grabatuta.

Bere doinuetan intentsitate handiko folk-rocka jotzen du, eta ingelesez eta gaztelaniaz abesten du. Jorratzen dituen gaiak askotarikoak dira, tartean, amatasuna, bikote harremanak edo zahartzea. Distortsioa eta soinu garbia tartekatzen dituen zuzeneko elektrikoa duen arren, normalean Birkitek formatu elektro-akustikoa aurkezten du.
Hurrengo urtean argitaratuko duen bigarren lana ordea hiru taldekiderekin batera prestatzen hasi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button