IKUS-ENTZUN

Béla Tarr zinegilearen azken filma proiektatuko du FASek

Béla Tarr Hungriako zuzendariaren A Torinói Lo (Turineko Zaldia) filma proiektatuko dute gaur 19:45ean Bilboko El Carmen aretoan FAS zineklubaren eskutik. Filmak Epaimahairen Sari Nagusia eta Fipresci saria jaso zituen 2011. urtean Berlinale zine jaialdian.

Filmak anekdota historiko bat du abiapuntutzat: 1889. urtean Friedrich Nietzsche filosofoa Turin hirian zela, zaldi bat nola zigortzen ikusi zuen. Filosofoa hunkituta, handik gutxira gaixotu egin zen eta idazteari utzi zion.

Pelikulak, baina, ez du istorio hori kontatzen. Ordea, zaldiaren eta jabearen arteko harremana jorratzen du, batez ere nola zaldi zahar hura ezinbestekoa den gizonaren eta bere familiaren bizibiderako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button