ARTEA

Behinolako Donostiako estanpak

San Telmo Museoak eta Gordailuak Donostiako estanpa sorta batez osatutako Urgullen magalean erakusketa abian jarri dute. Urriaren 10etik urtarrilaren 17ra arte bisitatu ahal izango da museoan.

“Donostia XVI. mendean Urgull mendiaren babesean sortutako hiribildu txiki gisa dago irudikatuta, itsasoz eta hareatzez inguratuta. Ordutik XIX. mendearen amaierara arte, Urgull mendia bertakoek eta atzerritarrek hiriari buruz egiten dituzten irudikapenen protagonista da, defentsarako gotorleku bezala betetzen duen paperak hiribilduaren nortasuna eta garapena markatzen baititu”.

Erakusketa honetan aurkezten diren grabatuek garai haietako Donostia erakusten dute, bai eta hiriaren eraldaketa eta bilakaera historikoa ere. Grabatu ederrak izango dira ikusgai,  horiek baitziren Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko modua. Gainera, historiak erakutsi zuen moduan “irudi horiek pentsamenduaren hedapenerako tresna garrantzitsu bihurtu ziren; liburuak eta argitalpenak ilustratzea izan zuten helburu nagusi, nahiz eta adierazpen artistikorako modu bat ere izan ziren”.

Erakusketak sei atal ditu, eta horietan 80 bat grabatu erakusten dira, XVI. mendetik XIX. mendera bitartekoak.

Horretarako propio antolatu diren jardueren bidez hainbat gai landuko dira,  eta hitzaldi, mahai-inguru, musika eta bisitak antolatuko dira. Erakusketa dela eta, bestalde, museoak Civitates Orbis Terrarum-en jatorrizko irudiaren edizio mugatu baten estanpazioa eskatu dio La Tallerri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button