LITERATURA

Laura Mintegiren “Sisifo maite minez” eleberria nederlanderaz

Zirimiri Press argitaletxeak Sisifo maite minez (Sisyphus verliefd) eleberria nederlanderaz argitaratu du eta Laura Mintegik berak aurkeztuko du bihar Amsterdamen. Liburua kalean da jada, eta Anbereseko Liburu Azokan salgai izan da, baina bihar egingo da aurkezpen ofiziala.

Mintegik 2001. urtean idatzitako maite minari buruzko nobela honek gaiaren inguruko hausnarketa sakona proposatzen du eta horregatik aukeratu du bertako Zirimiri Press argitaletxeak.

Zirimiri Press hizkuntza txikien fikzioan eta saiakeran espezializatua dagoen argitaletxe txikia da. Henrike Abasolo euskaldunak eta Cristina Richarte katalanak sortu zuten eta iaz Emekiro izenburuarekin euskal emakume idazleen narrazio sorta plazaratu zuten nederlanderaz.

Orain, Mintegiren eleberri ezagunari tokatu zaio. Bere beste lan bat, Ecce homo, abenduan edo urtarrilean Alemanian plazaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button