IKUS-ENTZUN

Euskal zinemaren eta literaturaren arteko loturaz

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak euskal zinemaren eta literaturaren arteko loturaz jarduteko saio bat antolatu du bihar, hilak 26, Bilboko Bira Kulturgunean, Katixa Agirre, David Perez Sañudo, Asier Altuna eta Txani Rodriguez adituekin.

Hitzordu horrek zinemaren eta literaturaren arteko loturaren ispilu izan nahi du Euskadin, eta mahai-inguru baten forma hartuko du. diogun moduan, bi zinemagilek eta bi idazlek hartuko dute parte: Katixa Agirre idazleak (Vitoria-Gasteiz, 1981) hainbat eleberri idatzi ditu, hala nola, Atertu arte itxaron (Elkar, 2015), Amek ez dute (Elkar, 2019) edo Berriz, zentauro (Elkar, 2022). Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da; Asier Altuna (Bergara, 1969) zinemagilea, besteak beste, film luze hauen zuzendaria da: Aupa Etxebeste (2005), Bertsolari (2011), Amama (2015) edo Hondalea abismo marino (2021). Makina bat film labur ere zuzendu dit; David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987) gidoilari eta zinema zuzendariak Gidoi Egokitu Onenaren Goya Saria irabazi zuen (Marina Parésekin batera), zuzendari gisa egin zuen lehen film luzeagatik, Ane (2020). Horrez gain, film labur batzuk ere zuzendu ditu; Txani Rodriguez (Laudio, 1977) idazle eta kazetaria da, 2021eko Gaztelaniazko Literaturako Euskadi Sariaren irabazlea izan zen Los últimos románticos eleberriagatik (Seix Barral, 2020). Lehenago ere argitaratu zituen Si quieres, puedes quedarte aquí (Tres Hermanas, 2016), Agosto (Lengua de Trapo, 2013) eta Lo que será de nosotros (Erein, 2012).

Katixa Agirrek nabarmentzen duenez, “azken bi hamarkadetan, euskarazko zinemaren gora egitearekin batera, handitu egin da pantailara iristen diren liburuen kopurua”. Horien artean, Imanol Rayok 2011n Bernardo Atxagaren “Bi anai” (1985) lanaren moldaketak eta 2009an Jabi Elortegik Anjel Lertxundiren “Zorion perfektua” (2002) filmatu zuena aipatzen ditu. Baina kontua sendotzen ari dela dirudi, eta euskal literatura eta zinema lotzen dituzten izenburu berriak ere badaude.

Horretaz mintzatuko dira lau aditu horiek bihar, Bilboko Bira Kulturgunean, 19.30ean hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button