MUSIKA

Broken Brothers Brass Band jazz kaletarra, Arrasateko “Kooltur Ostegunak” egitarauan

Broken Brothers Brass Band Arrasateko gaztetxean egin ohi den Kooltur Ostegunak programaren baitan joko du ostegunean, 22:00etatik aurrera.

New Orleans hiriko brass band estiloko Broken Brothers Brass Bandek Txertaketa bere laugarren lana plazaratu du aurten, Errabal Jazz diskoetxearen bitartez.

Askotariko estiloak biltzen dituen lan ederra da Txertaketa; gospel, rap, afrobeat eta funk, besteak beste. Halere, jazz doinuak nagusitzen dira, esaterako, Dut taldearen Ezjakintasunaren kateak suntsitu doinuaren bertsioa egin dute, eta kantuak aurrera egin ahala, Miles Davis jazz musikari handiaren Jean Pierre doinuaren zertzeladak agertzen dira.

Horretaz gainera, diskoa Agur Jaunak jazz zalearekin hasi eta amaitzen da. Jazzarekin jarraituz, atmosfera epikoen zantzuak ere nabaritzen dira, Kamasi Washington estatubatuarrarenThe Epic lan hirukoitz ezagunean gertatu ohi den bezala. Horretarako, emakume ahotsak ere erabili ditu Broken Brothers Brass Bandek:  Nerea Erbiti, Terela Gradín eta Silvia Pérez de Ciriza.

Urriko Kooltur Ekintzak zikloa ondoko kontzertuekin osatuko da: urriaren 11n, Valentzikao Cigüeña; 18an, Mungiako Lukiek; eta, azkenik, 25ean, Kataluniako La Inquisición taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button