Diskoaren izena Ortozik da, eta nahiz eta folk rocka landu, beste tendentzi batzuk ere nahasten ditu. Biolina eta trikitixaren soinuaren nahasketaren emaitza da.
Zazpi lagunek osatzen dute taldea, baina oraingo honetan hainbat kolaborazio izan dituzte, hala nola, Ibon Koteron albokariarena, Argibel Euba eta Iñigo Olazabal txalapartari eta perkusionistena edota Imanol Ubeda abeslariarena.
Naroa Gaitza abesalriak duen ahots indartsua aipatzekoa da, izan ere, xarma berezia ematen dio musikari. Euri Tantak taldearen partaidea izan zen Urko Izquierdok trebetasunez jotzen du biolina eta Alex Lopezek eta Josu Barrenengoak beste talde batean ere jotzen dute, Fron Lost to The Riverren, hain zuzen.
Sokaide taldea Sopuertako Mendebala Folk jaialdiaren finalista izan zen eta baita Ermuko Folkez Blai lehiaketa irabazi ere.
Sokaidek bidalita