MUSIKA

Dantza eta trikitixaren arteko harremanak aztergai Inpernuko Poza Trikitixaren VIII. Jardunaldietan

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta eta Donostiako Euskal Jaien egitarauaren barnean, Inpernuko Poza Trikitixaren VIII. Jardunaldiak antolatu dira aurten. Urtero egiten den bezala gai bat hartzen da eta horren inguruan aritzen dira adituak zenbait egunetan. Aurten, trikitixaren eta dantzaren inguruan izango dira jardunaldiok.

Jardunaldietako ateak galdera batekin zabalduko dira: Inoizko dantzari gehien den garaian, plazetan zergatik egiten da inoiz baino dantza gutxiago?. Eta hauxe da galderak berak sortu duen hausnarketa: "Sarritan egokitzen zaie trikitilariei dantza emanaldi baten ondoren jo behar izatea. Dantzariak beren ikuskizuna bukatutakoan, kaleko arropak jantzi eta gehienetan begira geratzen dira. Emanaldia bukatutakoan ez dute batere dantzarik egiten. Non dago hutsartea?"

Galdera hauei erantzuteko, mahai inguru eta saio praktiko batzuk prestatu dira. Bihar, irailaren 7an, Dantza, ikuskizuna eta plazerra izeneko mahai ingurua antolatu da. Ion Maia (dantzari profesionala), Jon Ostolaza (trikitilaria), Iñaki Irigoien (ikerlaria) eta Joxe Juan Ugalde (kazetaria eta dantzaria) jesarriko dira mahai honetan.
Irailaren 8an, Dantza dezagun saio praktikoa izango da Jokin Otamendi (dantzaria), Harkaitz Miner (biolina) eta Garikoitz Otamendirekin (biolina).

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button