KULTURARTEKOTASUNA

Bilbon, Migratzaileen Nazioarteko Eguna, “Neure Kulturarteko Uriaz Harro” lemapean

Bilboko Udalak Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko du gaur, abenduak 18. Horretarako, zenbait ekimen abiatuko ditu, besteak beste Europako Kontseiluaren kanpaina, dibertsitatearen aldeko eta bazterketaren aurkako BOSA! eskola-programa, eta Bizkaiko hiriburuko zurrumurruen aurkako agenteen sareen arteko urteko topaketa.

Nazio Batuen nazioarteko ospakizun honen bidez, migratzaileen eta beraiek txertatzen diren komunitateen aintzatespena egiten da. “Aukera paregabea da gogoratzeko Migrazioari buruzko Munduko Itunetik (Marrakech, 2018ko abenduaren 11 eta 12a) sortu zen lankidetza-markoan estatuek onartu zituzten konpromisoak. Konpromiso horiek 23 helburutan adierazi ziren, migrazio seguru, ordenatu eta erregularra erdiesteko asmoz”, gogoratu du Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak.

Gainera, Bilboko Udalak Herritartasunaren eta Dibertsitatearen II. Udal Plana garatzen du. Planaren xedea da politika publikoak gidatzea, kulturartekotasunaren ikuspegitik, hirian gizarte-kohesioa eta hiri-garapena sendotzearren.

Neure kulturarteko uriaz harro kanpaina hau hirietan eta sare sozialetan zehar zabalduko da, jatorri migratzaileko udalerri bakoitzeko bost pertsonaren irudiarekin: “Bilboren kasuan, Muna, Tete, Cristina, Marcelle eta Cruzek Bilbo aukeratu duten migratzaile asko ordezkatzen dituzte: beste askok bezala, Bilbo euren bizilekua izatea erabaki dute, bizi-proiektu berriak hasteko, familiarekin elkartzeko, hazteko, ikasteko, lan egiteko, bizitza sozial, kultural eta ekonomiko aberats eta oparo batean parte hartzeko, eta finean bizilagunen komunitate handi bateko kide izateko”.

Gainera, urtero bezala, Bilboko Udalak dibertsitatearen aldeko eta bazterketaren aurkako BOSA! eskola-programa garatu du, DBHko 1., 2. eta 3. mailetako eta prestakuntza-zikloetako ikasle eta irakasleentzat. Helburu nagusia da nerabeak Giza Eskubide Unibertsalak betetzeko konpromisoan heztean, eta mota guztietako urraketen aurrean sentsibilizatzean.
Abenduan, Bilboko 11 ikastetxetan, 1.158 ikaslek Awlad: Hesiak Gainditu dokumentala (Ane Irazabal eta Cósimo Caridi, 2019, 60) aztertu dute. Filma ikusi ondoren eztabaidak, eta bizipen-, informazio- eta sormen-jarduerak egin dira.

Modu berean, efemeride honen testuinguruan, abenduak 19, Bilboko zurrumurruen aurkako agenteen sarearen urteko topaketa egingo da goizean, online, udal estrategia honi lotutako 25 pertsonaren parte-hartzearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button