KULTURARTEKOTASUNA

Elkarbizitzaren aldeko konpromiso komuna

Bilboko Udala Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatuko du abenduaren 18an, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Migraziorako Euskal Itun Sozialaren Elkarbizitzarako konpromiso komuna goiburupean.

Kanpainaren bidez, azpimarratzen da instituzioek migrazio-politiken aldeko konpromisoa hartu dutela eta beharrezkoa dela instituzioek, hiriburuko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek eta herritarrek elkarrekin lan egitea. Horrez gain, herritarrak gonbidatzen ditu Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2000. urtean lehen aldiz aldarrikatu zuen borroka horrekin bat egitera. Proposamen grafikoa Higinia Vandis ilustratzaileak diseinatu du, eta proposamen horrekin itxiera ematen zaio Nazio Batuen agendako kulturarteko mugarri nagusiak ospatzeko sortutako lau karteleko sailari.

“Nazioarteko egun hauek aukera ematen digute konpondu gabe dauden eta neurri politiko zehatzak aplikatu behar zaizkien arazoak ezagutzera emateko, baina baita jendea axola handia duten gaiez ohartarazteko; esaterako, giza eskubideez, garapen jasangarriaz edo osasunaz”, zehaztu du Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotziak.

Beste alde batetik, Nazio Batuen Agenda 2030ek garapenaren funtsezko prozesutzat jotzen du immigrazioa. Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat da, hain zuzen ere, desberdinkeriak urritzea, eta bermatzea inor ere ez dela atzean geratuko. Zehazki, 10.7 helburuan ezarrita dago migrazio eta mugikortasun ordenatu, seguru, erregular eta arduratsua erraztu beharra dagoela eta planifikatutako eta ondo kudeatutako migrazio-politikak aplikatu behar direla horretarako. Hiriko kulturarteko gobernantza-prozesua funtsezkoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button