Aurten ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak kalteberatasun-egoeran dauden pertsonak zinema aretoetara sartzen laguntzeko urratsak eman ditu. Testuinguru honetan, zinemaldiak SOS Arrazakeria Gipuzkoarako sarrerak eskeini ditu Izan Harrera mentoretza sozialeko programan parte hartzen duten pertsonentzat.
Bigarren urtez jarraian, Zinemaldiak SOS Arrazakeriarekin lankidetzan aritzearen aldeko apustua egin du, SOS Arrazakeriak garatzen dituen programetan parte hartzen duten pertsonen kultura-bizitzarako eskubidea erraztuz.
Lankidetza horrek Izan Harrera jarri nahi izan du aurten ardatz, errefuxiatuekiko, asilo-eskatzaileekiko eta migratzaileekiko gizarte-mentoretzako programa.
SOS Arrazakeriak duela bost urte jarri zuen martxan, eta erakunde publiko batzuen laguntza ere badu, bai eta biztanleria migratzailearekin lan egiten duten hainbat erakunderena ere.
Mentoretza soziala esku-hartze psikosoziala burutzeko metodologia bat da, gizarte-bazterkeria egoeran egoteko arriskuan dauden pertsonekin. Hauei erreferentziazko pertsona bat eskaintzen die eta harekin lotura bat sortzen dute, berdintasunean oinarritutako gizarteratze-prozesuan laguntzen duena.
“Zinemaldiak pertsona etorkinekiko harrera helburuen alde egiteko babesa berritu izana txalotzekoa da eta honela aitormena egin nahi diogu.”