KULTURARTEKOTASUNA

Harreragune, migratzaileak hartzeko euskal zerbitzua

Euskadiko lehen Harreraguneak ateak ireki ditu azaroaren 18an, Bilbon. Migratzaileak Hartzeko Euskal Zerbitzuaren eredu pilotua da, pertsona migratzaileei informazioa eta orientazioa emateko zerbitzu publiko espezializatua, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sortua eta Zehar-Errefuxiatuekin erakundeak kudeatua.

Bulegoan, migratzaileei erantzun pertsonalizatua emango zaie, informazioa jaso dezaten gai hauen inguruan: erroldatzea, atzerritartasun-izapideak, osasun-txartela, adingabeen eskolatzea, hizkuntza ofizialen eta beste hizkuntza batzuen ikaskuntza eta lan-orientazioa, besteak beste.
Gogorarazi behar da zerbitzu berri honek lankidetza estua duela kulturen arteko bizikidetza- eta harrera-programak garatzen urteak daramatzaten gizarte-erakundeen sare zabal batekin, eta orain bulego berritik lagundu nahi diela Bilbon ezartzen diren pertsona migratzaileei, hirian egokitzeko prozesuan eta berdintasun-baldintzetan eskubideak eta aukerak eskuratzeko prozesuan.

Harreragune zerbitzuaren xedea migratzaileei orientazioa ematea, laguntzea eta baliabide erabilgarriak eskaintzea da, Bilbon izaten ari diren ezarpen-prozesuan. Bere ikuspegia da Bilbon erreferentziazko zerbitzu publikoa izatea, migratzaileen beharrei helduko diena migrazio-proiektuan, haiek iritsi, ezarri eta bertan garatzeko prozesuan, gainerako biztanleekiko berdintasun-baldintzetan eskubideak eskuratu eta balia ditzaten sustatzeko.

Harreragunek atzerritar jatorriko migratzaileen iritsierako lehen faseko jarduerak indartzen ditu. Hain zuzen ere, Migraziorako Euskal Itun Sozialak nabarmentzen du harrera oso garrantzitsua dela integrazio-prozesuetan eta kulturen arteko bizikidetzan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button