LITERATURA

Shelley eta Canetti, “Literatura Unibertsala” bilduman

Mary Shelley-ren Frankenstein klasikoa eta Elias Canettiren Mihia aske dira Literatura Unibertsala bildumari gehitu zaizkion bi liburu berriak. Lehenengoa Iñigo Errastik itzuli du, eta bigarrena, berriz, Ibon Uribarri Zenekortak. Bi lan berri horiek gaur, otsailak 26, aurkeztu dituzte Donostian.

Hemezortzi urte zituela idatzi zuen Shelleyk Frankestein, eta munstroa mito bihurtu zen, batez ere, zinemari esker. Bildumaren arabera, “gaur egun, ez da zorakeria esatea gutxik irakurri eta ia denok ikusia dugun istorio bat dela Frankenstein, aspaldi idatzia izan arren zuzen-zuzenean lotzen zaiena zientziaren aurrerapenak eta haren ondorioek gure garaian pizten dituzten eztabaida sutsuei”. Shelley, bestalde, feminismoaren aitzindari Mary Wollstonecraft-en alaba izan zen.

Canttiren lanari dagokionez, gaztaroa du ardatz: “oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu”. Izan ere, XX. mendeko autobiografia azpimarragarrienetarikoa da; Gottfried Keller saria jaso zuen.

Bestalde, 19:00etan, Harkaitz Cano idazleak Txalorik ez, arren (Argitaletxea EDO!) liburua aurkeztuko du Donostiako Le Bukowski tabernan.

Argitaletxeak jakinarazi duenez, “Artiumek gonbidatuta, Antoni Muntadasen On translation serieko instalazio baten inguruan 2009an egindako hitzaldia du Harkaitz Canoren Txalorik ez, arren testuak abiapuntu. Artelan ha­ren aitzakian txaloak historian eta arteen luze-zabalean izandako esangura desberdinak aletu ditu Canok”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button