Nontzeberri

Bihar “Haziberri jaialdia”, Gernikan

Bihar, uztailaren 12an, Gernikako Europako Herrien Parkean, Haziberri jaialdiaren 2. edizioa abiatuko da. Hiru izen, hiru musikari eta iluntze magiko bat: Idoia, Eñaut Elorrieta eta Izaro.

Pandemiak markatutako lehen edizioaren ostean, belaunaldi eta ibilbide ezberdinetako musikariek kontzertu akustikoa eskainiko dute, eta horrekin guztiarekin, atmosfera berezia sortuko da egun horretan. Kontzertuetako edukiera mugatua izango da eta publikoak eserita egon beharko du.

Jaialdiko antolatzaileek jakitera eman dutenez, parkeko ondarea babesteko ahaleginetan, birziklatutako materialak erabili eta tokiko produktuekin egindako jaki zein edariak salduko dituzte.

Exit mobile version