
Logela Multimediak London 2012 festival. Cultural Olympiad ekitaldien barruan estrenatu du bere azken lan ikusgarria. Birminghanen, Victoria Squaren, lau egunez izan ziren, ekainaren 21etik 24ra, bertan burutu behar ziren hainbat ekitalditan parte hartzen.
Eurek adierazi diguten bezala, “gure azken lan hau bi konpainiarekin elkarlanean burututako lana da, Motionhouse Bretainia Handiko dantza konpainia ezagunarekin eta Legs On The Wall australiarrekin. Logela Multimediaren lana irudien sorkuntza, filmak eta mapping-a izan da.”
Logela Multimediak diziplina anitzeko hainbat ekitaldi, performance, instalazio, lan hibrido eta ikus-entzunezko sormen ikusgarritan izaten du jorra-bide eta lan esparrua.
Egindako azken lanaren lagina ondorengo bideoan duzue.